200 autotatik %20 gorriak dira. Zenbat auto gorri daude? 200en % 20 = x
200 autotatik 40 gorriak dira. Zein ehuneko dira auto gorriak? 200en % x = 40
Autoen %20 gorriak dira; 40 auto gorri badaude, zenbat auto daude guztira? x-en % 20 = 40
4. Kalkulatu kalkulagailua erabiliz edo kasu berezietan trukoa erabiliz:
Herri bateko 20 000 biztanleen %35 alokairuko etxeetan bizi dira, eta gainerakoak euren etxeetan. Zenbat pertsona bizi dira euren etxeetan?
Denda batean, fruta-uren apalean, 900 botila daude. %25 tomate-urezkoa da; %45 laranja-urezkoa; %20 madari-urezkoa; eta gianerakoa, muxika-urezkoa. Zapore bakoitzeko zenbat botila daude?
540 jarlekuko antzoki batean, gaueko emanaldirako sarreren %65 saldu dira. Sarrera bakoitzak 25€ balio baditu, zenbat diru lortu dute gau horretan?
Familia batek 840€ balio dituen hozkailua erostean, %30 dirutan ordaindu du, eta gainerakoa, epeka, 6 hiletan. Zenbat ordaindu behar du hileetako bakoitzean?
Gogoratu:
Aparkaleku batean dauden automobilen %20 zuriak dira. 30 auto zuri daudela jakinda, zenbat auto daude guztira aparkalekuan?
Elederrek 450€ ordaintzen du hileko alokairua, hau da, soldataren %30. Zenbat irabazten du hilean?
Gogoratu: