Zenbaki bat 11ren multiploa den ikusteko, batetik posizio bikoitian dauden zenbakiak batuko ditugu; eta bestetik, posizio bakoitian daudenak. Ondoren, posizio bikoitien batura ken posizio bakoitian daudenen batura egingo dugu. Emaitza 0 edo 11ren multiplo bada, orduan, gure zenbakia 11ren multiplo izango da.