Mosaikoen ekuazio honetan, ekuazioak ebazten joango gara.
Behin ekuazio bat ebatzita, demagun soluzioa x=3 dela, eskuineko mosaikora joango gara, eta 3 zenbakia non dagoen begiratuko dugu.
Zer egin beharko dugu? 3 duen laukia, ekuazioaren ezkerrean dagoen laukia bezala margoztuko dugu.
Ekuazioak ebazten goazen heinean, mosaikoa koloreztatzen joango gara.
Konturatzen bazarete, 20 ekuazio daude, eta mosaikoan, 25 lauki; beraz, lau lauki margoztu gabe geratuko dira.