Ikusi ondoko bideoa:
Zuzen batek beste zuzen paralelo bi mozterakoan, lau angelu pare sortzen dira. Zer erlazio dago angelu pare horien artean?
Bideoan erabilitako aplikazioan zure probak egin nahi badituzu, egin klika probatu botoian.
Orain arte ikusitakoaren errepasoa egingo dugu orain.
Praktikatu botoian agertzen diren ariketak nahi bestetan egin dezakezue. Ondo ateratzen zaizuenean, notarako botoia zakatu. Noski norberak dagokion klasean sartu beharko du.
OHARRA: Ez ipini º ikurra
Saiatu zaitez orain, ondoko ariketetan x angelua kalkulatzen koadernoan.
Prozedura ondo adierazi, eta graduen ikurra jarri, mesedez. Bukatzerakoan, ikusi soluzioa eta zuzenketak egin behar badituzu, egizuz.