GAIAREN AZALPEN BIDEOA:
Poliedroa hiru dimentsiotako gorputz bat da, aurpegi guztiak lauak dituenak eta bolumen finitua biltzen duena.
Poliedro hitza grekotik dator, eta aurpegi asko esan nahi du.
Poliedroen atalak:
Aurpegiak: poliedroa mugatzen duten poligonoetako bakoitza.
Oinarriak
Alboko aurpegiak
Ertzak: Aurpegi bik bat egiten duten zuzenkia
Erpinak: Ertzen arteko ebaki - puntuak
Poliedro erregularrak: aurpegi guztiak berdinak dira eta gainera aurpegi guztiak dira poligono erregularrak.
Poliedro irregularrak: aurpegi guztiak ez dira berdinak.
Poliedro irregularren artean, prismak eta piramideak ditugu besteak beste
Oinarriak bi poligono berdin eta paraleloak dira, eta alboko aurpegiak paralelogramoak
Oinarrian edozein poligono eta alboko aurpegiak erpin bakar batean biltzen dituen poliedroa da piramidea
Biraketa gorputzak irudi lau bat ardatz baten inguruan birarazten sortzen dira
Eman Play botoiari eta ikusi zelan sorzen diren hurrengo biraketa gorputzak:
Ondoko galdetegia betetzeko goian duzuen eskeman begiratu dezakezue.