Langile batek 60€ irabazi zituen aurreko astean, 5 lanordu estra egitearren. Zenbat irabaziko du aste honetan 3 lanordu estra egitearren?
Botilaratzeko bi makina dituen upategi batean, 15 egunetan ontziratzen dute ardo uzta. Zenbat denboratan egingo lukete beste makina bat edukiz gero?
Ehungintza tailer batean 5 880 jantzi egin dituzte 21 egunetan. Produkzio erritmo horri eusten badiote, zenbat jantzi egingo dituzte hurrengo 15 egunetan?
Lorazain batek 20 lorontzi behar izango ditu dauzkan erraboilak ereiteko, 3naka jartzen baditu lorontzietan. Zenbat beharko lituzke bakoitzean 4 erraboila jarriko balitu?
Almendrak 10,50 €/kg-an saltzen dira. Zenbat kobratuko digute 230 gramo?