Ezkerreko grafikoan, urtegi batean egun batzuetan zehar egon den moskito kopurua adierazten da. Kontuz izan, y ardatzean, moskito kopurua milaka zenbatzen direla. Hau da, 4 ipintzen duen tokian, 4000 direla.
Zenbat moskito zeuden 0. egunean?
Momentu batean intsektizida bota da. Zein egunetan izan da hori?
Intsektizida horrekin moskito plagarekin bukatzea lortu da?
Ezkerreko grafikan, Arantzak snowboardekin egindako ibilbidea adierazten da.
Zenbat irauten du ibilbideak?
Zein da guztira egin duen distantzia?
Ibilbidearen lehenengo erdian bigarrenean baino distantzia handiagoa egin du?
Geratu egin da momenturen batean? Zenbat denboraz?
Ezkerreko grafikoan, boltsako akzio batzuek egun desberdinetan izan duten balioa adierazten da.
Asierrek bigarren egunean akzio batzuk erosi zituen. Zein preziotan? (hamartarrekin)
Asierrek 6. egunean salduko balitu, dirua irabazi edo galdu egingo luke?
Eta 7. egunera itxarongo balu, irabazi edo galdu egingo luke?
Irabazi gehien izateko, zein egunetan erosi eta zeinetan saldu beharko luke?
Bere lagun batek, zorte txarrago izan zuen. 3€ galdu zituen akzio bakoitzeko. Zein egunetan erosi eta zein egunetan saldu behar izan zituen galera hori izateko?