Hainbat balioren batez bestekoa kalkulatzeko, balio horien batura egin eta zati balio kopurua egingo dugu.
Demagun dado bat 10 aldiz bota eta lortutako balioak idatzi ditugula:
1, 5, 3, 1, 2, 6, 4, 1, 4, 3
Batez bestekoa: (1+5+3+1+2+6+4+1+4+3):10 = 30 : 10 = 3
GURE INKESTAKO EMAITZEKIN
Neba arreba kopuruaren batezbestekoa:
(1+2+0+2+0+1+1+1+2+1+1+1+1+1+1+3+2+1+
+0+3+2):21 = 27:21=1,29
Kalkulu horrek errazago egingo genituzke maiztasun taulatik:
(0*3 + 1*11 + 2*5 + 3*2) : 21 = 27:21 = 1,29
Zure urtebetetzea zer sasoitan izan da? Aldagai horren batezbestekoa kalkulatu dezakegu? Zergatik?
Datuak txikitik handira ordenatuko ditugu lehenengo, eta erdiko posizioan dagoena izango da mediana.
Adibidea:
Honako datu multzo honetako mediana kalkulatuko dugu: 2, 4, 4, 41, 17, 13, 24
Aurreko balioak ordenatuz gero,
2, 4, 4, 13, 17, 24, 41
Erdiko posizioan 13 dago; beraz, mediana 13 da.
Dadoaren adibidea: 1, 5, 3, 1, 2, 6, 4, 1, 4, 3
Aurreko balioak ordenatuz gero,
1, 1, 1, 2, 3, 3, 4, 4, 5, 6
Arazoa! erdiko posizioan ez dago zenbaki bakarra. Zer egingo dugu kasu horietan? erdiko posizioan dauden bi balioen batez bestekoa kalkulatuko dugu. Kasu honetan: (3+3):2 = 3
Zure urtebetetzea zer sasoitan izan da? Aldagai horren mediana kalkulatu dezakegu? Zergatik?
Ezkerreko grafikoan, lau ikaslek ikasturtean zehar zenbat liburu hartu dituzten adierazten da.
Maiztasunik handiena duen datua da; beste era batean esanda, gehien errepikatzen den datua izango da moda.
Dadoaren adibidea: 1, 5, 3, 1, 2, 6, 4, 1, 4, 3
Aurreko adibidean, gehien errepikatzen den balioa 1 da; beraz, moda 1 izango da.
Honako datu multzo honen moda kalkulatuko dugu:
1, 1, 1, 4, 4, 5, 5, 5, 7, 8, 9, 9, 9
Aurreko adibidean, gehien errepikatzen diren balioak 1, 5 eta 9 dira. Beraz, moda 1, 5 eta 9 dira. Moda bat baino gehiago dagonean, banaketa multimodala dela esaten da.
Honako datu multzo honen moda kalkulatuko dugu:
2, 2, 3, 3, 6, 6, 9, 9
Aurreko adibidean, datu guztiak agertzen dira birritan; datu multzo bateko balio guztiak maiztasun bera dutenean, modarik ez dagoela esaten da.
Zure urtebetetzea zer sasoitan izan da? Aldagai horren moda kalkulatu dezakegu? Zergatik? Zein izan da zure gelako moda?
Ezkerreko grafikoan, lau ikaslek ikasturtean zehar zenbat liburu hartu dituzten adierazte da.
Zein da modaren balioa?
Dado bat 40 bider bota dugu. Emaitzak hauek dira:
3 5 1 2 5 5 3 4 6 2
4 3 6 4 1 6 4 2 6 1
4 3 5 6 2 1 5 6 6 2
4 2 3 2 6 5 4 1 6 1
Ikasturte bateko ikasleei zer karrera ikasiko duten galdetu diete, eta erantzunak ezkerreko taulan bildu ditugu.