ARIKETAK BARRA DIAGRAMAK
OHARRA: Galdetegia erantzuteran ikusiko duzue itzulpen batzuk ez daudela ondo eginda. Adibidez:
¿Cuál bebida más se recogió? ----> zein da gehien hartu den edaria? Horrelako gauza arraroak agertzen direnean, más eta menos hitzek emango dizue pista
¿Cuál bebdia menos se recogió? ----> zein da gutxien hartu den edaria?
LAGUNTZA BIDEOA: IKUSI BIDEOA GALDETEGIA EGIN AURRETIK!!!
ARIKETAK SEKTORE DIAGRAMAK
Sektore diagrama honek DBH 1 mailako 24 ikasleren banaketa zein den erakusten du, ikastetxeko jantokian bazkaltzen duten ala ez kontuan hartuz.
Zenbat ikasle geratzen da beti bazkaltzen? Zer zatiki da hori?
Zenbat ikasle ez dira inoiz geratzen? Zer zatiki da hori? Zein ehuneko da?
Musika-eskolan, ikasle bakoitzak dauden lau musika-tresnetatik bat aukeratu behar du.
Zein musika tresna aukeratu dute gehien? eta gutxien?
Badago ikasleen %25ek aukeratu duten tresnarik?
Musika-tresna bakoitza aukeratu duten ikasleak 7, 8, 9 eta 12 direla jakinda, zer kopuru dagokio bakoitzari?
Sektore-diagrama hauetako bakoitza ikastetxe bateko ikasleen ilearen koloreari dagokio. Hiru ikastetxetako populazioak aztertu dituzte: Frantziakoa, Marokokoa eta Finlandiakoa
Zer ikastetxeri dagokio diagrama bakoitza?
DBH 1 eko ikasleei zer liburu mota duten gustoko galdetu zaie. Ezkerreko grafikoan bildu ditugu erantzunak.
Beheko taula bete eta galderak erantzungo dituzu:
Zenbat ikasleri egin zaie inkesta? idatzi balioa taulan
Zenbatek nahiago dute bildurrezko (terror) liburuak?
Zein motako liburuak dira gogokoenak?
Guztira dauden ikasle kopurua 360º badira, zenbat gradu izango dira 3 ikasle? (unitatera laburtuz edo hiruko erregelarekin egin dezakezue) eta era horretan taula bete.
GALDETEGIA
LAGUNTZA BIDEOA : IKUSI BIDEOA GALDETEGIA EGIN AURRETIK!!!