Erronboak bi diagonal ditu, diagonal handia (D) eta diagonal txikia (d).
Ikusten duzuenez, erronboa lau triangelu berdinetan banatzen da. Beraz, triangeluetako baten azalera kalkulatu eta bider lau egin beharko genuke.
Baina badago beste formula bat:
Bideoko azalpenak emoteko, Geogebrarekin egindako simulazioa erabiltzen da. Zure probak egin nahi badituzu, aurrera!
Zein izango da erronbo honen azalera,
bere diagonal txikia handiaren erdia baldin bada?
Hurrengo ariketa honetan, geometria eta aljebra batera landuko ditugu. Aztertu astiro astiro eta ea ulertzen den
Erronbo baten azalera 18 cm² -ko da, eta bere diagonal txikia 3cm-koa. Zein izango da diagonal handiaren luzera?
Kalkulatu ondoko irudien azalerak. Ez badakizue zelan hasi, klikatu LAGUNTZA botoian.