Rosak 4000€-ko mailegua (prestamo) eskatu du, eta urtebete geroago itzultzeko asmoa du. Zer kantitate itzuli beharko du, banketxeak %5eko interesa kobratzen badio?
Laguntza: banketxeari prestamo bat eskatzen digunean, demagun kotxe bat erosi nahi dugula, eta bankuari 12000€ eskatzen dizkiogula. Banketxean eman egiten digu diru hori eta gero noski itzuli egin behar diogu. Baina ez dizkiogu bakarri 12000€ak itzuliko, banketxeak interes bai ipiniko digu. Beraz, itzuli behar duguna da, utzi digun dirua + ipini digun interesa.
Herri batek 250 biztanle ziruen azkenengo erroldan, baian ordutik %8 jaitsi egin da biztanleria. Zenbat herritar ditu orain?
Urtegi batek 2,4 hektometro kubiko (hm3) ur zituen udaren amaieran. Udazkenean, %25 igo da urtegiaren ur kopurua.
Zenbat ur izango du udazkena bukatzerakoan?
Lehen 60€ balio zuen bideojoko bat 48€an dago orain. Zenbateko beherapena egin diote %tan?
Musika-ekipo bat % 25 merkeago jarri dute, eta erosi egin dut. 150€ kostatu zait. Zenbat balio zuen merkatu baino lehenago?
Kamiseta bat 34€-an erosi dut, %15eko beherapena zeukan eta. Zenbat balio zuen kamisetak beherapena egin baino lehen?
Arrantza-ontzi batek bi tona arrain harrapatu ditu. Harrapatutakoaren %35 legatza da, eta lonjan 5,40€/kg salduko da.
Legatz osoa salduz gero, 3500€-ko faktura ordaintzeko beste diru izango du?