Kalkulatu triangeluaren azalera. Kontuan izan oinarria eta altuera perpendikularrak izan behar direla
Ondoko poligonoaren perimetroa eta azalera kalkulatuko ditugu.
Kasu honetan, ez dugu laukizuzen bakar bat, edo erronboide bakar bat, ez triangelu bakarra...baina bi laukizuzenez osatuta dagola ikusten duzu, ezta? Beraz, azalera izango da laukizuzen bien azaleren batura.
Kontuz! Perimetroa ez da izango laukizuzen bien perimetroen batura. Perimetroa izango da poligonoaren alde guztien batura.
Kalkulatu ondoko poligonoen perimetroa eta azalerak