Ikusi dugu maiztasun taulan datuak errazago irakur daitezkeela. Irakurketa hori asko errazten du grafiko eran datuak adierazten ditugunean:
ZENBAT NEBA-ARREBA DITUZU?
BARRA DIAGRAMA
SEKTORE DIAGRAMA
ZEIN URTAROTAN IZATEN DA ZURE URTEBETETZEA?
BARRA DIAGRAMA
SEKTORE DIAGRAMA
ARIKETAK BARRA DIAGRAMAK
Ezkerreko barra diagraman gela bateko ikasleen gogokoen dituzten kirolak agertzen dira:
S: saskibaloia // B: Boleibola // F: Futbola // T: Tenisa // X: Xakea
Zein da gehien gustatzen den kirola? Eta gutxien?
Zenbat ikaslek dute xakea gustoko?
Zenbat ikaslek dute tenisa gustoko?
Zenbat ikasle daude gela horretan?
Lehen hezkuntzako ikasle talde bati ondoko galdera egin zaio:
"Zein planeta gustatuko litzaizuke bisitatzea?"
Datuak ezkerreko barra diagraman eta maiztasun taulan adierazi dira.
Irudikatu jupiterren barra diagraman
Bete maiztasun taula; mercury eta neptune falta dira
Zein da gehien bisitatu nahi den planeta?
Zenbat boto gehiago ditu Saturnok Uranok baino?
Zein bi planetek lortu dute boto kopuru berdina?
Hurrengo bideoa ikusi Driveko kalkulu orrian grafikoak sortzen ikasteko: