PROBLEMA 1
Irakasle batek azterketen 2/5a boligrafo gorriz zuzendu ditu, eta 1/4a boligrafo urdinez. Oraindik 42 azterketa geratzen bazaizkio zuzentzeko, zenbat azterketa izan ditu guztira?
Erantzuna: 120 azterketa
PROBLEMA 2
Nire koadernoak 80 orrialde zituen hasieran. Horietatik 2/5ak erabili egin ditut eta 1/8ak apurtu. Koadernoaren zein zatiki geratu zait libre? Zenbat orrialde ditut libre?
Erantzuna: 38 orrialde ditu libre; koadernoaren 19/40
PROBLEMA 3
Ikastetxean dauden bonbilen 3/4ak 2700 dira. Zein izango da bonbila guztien 7/10? Laguntza: kalkulatu lehenengo guztira zenbat bonbila dauden.
Erantzuna: 2520 bonbila
PROBLEMA 4
Pasadan astean laranjak erosi genituen. Laranjen 2/3ak usteldu egin dira. Geratzen zirenen laranjen 4/5a jan egin dugu eta geratzen ziren 25 laranjak mermelada egiteko erabili ditugu. Zenbat laranja erosi genituen aurreko astean?
Erantzuna: 375 laranja