Aurreko ataletan, ikusi dugu funtzio batek sarrera bat irteera bakar batekin erlazionatzen duela. Funtzioa formula batekin definitzen badakigu, balio taulak sortzen ere badakigu; baina badago funtzioak adierazteko hirugarren modu bat: grafikoki. Eta hori da atal honetan landuko duguna.
Bi ardatz:
x ardatza edo abzisa ardatza
y ardatza edo ordenatu ardatza
Lau koadrante. Koadranteak zenbaki erromatarren bidez adierazten dira.
Puntuak letra maiuskulaz adierazten dira.
Puntu batek bi koordenatu ditu. Koordenatuak parentesi artean ipintzen dira; lehenengo x koordenatua, eta gero y koordenatua.
(0,0) puntuari koordenatu jatorria esaten zaio.
Puntuak kokatzeko jarduera da hau.
Ezkerreko bideoan zelan egiten den azaltzen da.
Bideoa ikusi ondoren, klikatu PRAKTIKATU botoia, eta egizu.
Aurrerago, notarako atal bat izango duzu, beraz, ondo egiten ez badozu, saiatu zaitez berriro.
Zeintzuk dira puntuen koordenatuak?
Ezkerreko bideoan zelan egiten den azaltzen da.
Bideoa ikusi ondoren, klikatu PRAKTIKATU botoia, eta egizu.
Aurrerago, notarako atal bat izango duzu, beraz, ondo egiten ez badozu, saiatu zaitez berriro.
Zein koadrantetan edo ardatzetan dago puntua?