400 gramoko gazta zatiak 4,60€ balio ditu. Zenbat balio du gazta beraren 320 gramoko zatiak?
Autobidean doan motor batek 4,8 km egin ditu azken 3 minutuetan. Abiadura aldatzen ez badu, zer diatantzia egingo du hurrengo 10 minutuetan?
Jonek eta Karmelek goizeko 8etan utzi dituzte automobilak aparkalekuan. Jonek eguerdiko 12etan hartu du, eta 3,4€ ordaindu ditu. Zenbat ordainduko du Karmelek 17etan hartzen badu automobila?
Bi langilek 9 orduan batzen dute mahasti bateko mahats guztia. Zenbat ordutan egingo dute lan bera 3 biltzailek?
Ebatzi unitatera laburtuz. Minutuko 2 litro ematen dituen txorrota batek 15 minututan betetzen du depositu bat. Zenbat minututan beteko du depositu hori bera, minutuko 5 litro ematen dituen beste txorrota batek?
Ebatzi unitatera laburtuz. 5km/h-ko abiaduran dabilen lagun batek 30 minutuan egin du parkeko ibilbidea. Zenbat minututan egingo du ibilbide bera 15 km/h-ko abiaduran doan txirrindulariak?
Ebatzi hiruko erregelarekin. Nekazari batek 25 behiri 18 egunean jaten emateko adina pentsu dauka gordeta biltegian. Zenbat egunetan emango die ajten pentsu horrekin 45 behiri?
Txirrindulari batek 52 minututan egiten du bere herritik ondoko herrirainoko bidea, 20km/h-ko abidaduran badoa. Zenbat minututan egingo du bide bera 65 km/h-ra doan motorrak?