Estatistika, datu multzo handiak bildu, landu eta aztertu ondoren, ondorioak ateratzen dituen matematikaren adar bat da.
Hasi gaitezen ba datuak biltzen. Horretarako bi galderetako inkesta bat prestatuko dugu:
- Zenbat neba-arreba dituzu?
- Zure urtebetetzea zein sasoitan izaten da?
Lehenengo galderaren erantzuna zenbaki bat izango da; bigarrenarena, ez ordea.
Lehenengo galdera, ALDAGAI KUANTITATIBOAren adibide dugu, eta bigarrena, ALDAGAI KUALITATIBOArena
Ikerketa estatistiko batean, aztertu nahi den elementu, pertsona, animalia edo gauza guztiek osatzen duten multzoa da POPULAZIOA.
BANAKOA, populazio hori osatzen duen elementu bakoitza da.
Batzuetan, populazioko banako guztiak aztertu ordez, populazioaren azpimultzo bat hartzen da. Aztertzen den elementu multzo horri LAGINA esaten zaio.
Bilbotarrek zein egunkari irakurtzen duten jakin nahi badugu, adibidez, Bilboko biztanle guztiek osatzen duten multzoa izango litzateke populazioa, eta estatistika horretako banakoak bertako biztanleak izango lirateke. Inkesta edo galdeketa egiteko 500 pertsona hautatuko balira, horiek osatuko lukete estatistika horren lagina.
Indiako ozeanoko baleek urtero egiten dituzten migrazioak aztertu nahi dituzte. Horretarako, 30 zetazeori irrati-transmisoreak jarri dizkiete.
Populazioa: indiako ozeanoko baleak
Lagina: 30 zetazeoak
Indibiduoa: 30 zetazeo horretako bakoitza
Prestatu dugun inkesta 1. mailako ikasleen gainekoa izan da. Beraz, populazioa 1. mailako ikasleak dira, eta taldeetako ikasle bakoitza izango da banakakoa. Ez dugu laginaren beharrik izan, taldea txikia delako.
Honek dira jaso ditugun datuak: