Problemak. Errepasoa

Zenbaki baten bikoitza ken zazpi 9 da. Zein da zenbaki hori?

Zenbaki baten hirukoitzari zenbakia bera kentzen badiogu 30 lortzen dugu. Zein da zenbaki hori?

Zenbaki baten bikoitzari 13 kentzen badiogu, 91 lortzen dugu. Zein da zenbakia?

Zenbaki baten bikoitza eta hirukoitza batu eta emaitzari 6 kentzen badiogu, 119 lortzen dugu. Zein da zenbaki hori?

Zenbaki baten hirukoitzari 28 unitate batzen badizkiogu, zenbaki horren boskoitza baino 4 unitate txikiagoa den kantitatea lortuko dugu. Zein da zenbaki hori?

Zenbaki bat eta bere aurrekoaren bikoitza batzerakoan, 19 lortzen dugu. Zeintzuk dira zenbaki horiek?

Baso batek beste baso batek halako bi zuhaitz ditu, eta bien artean 120000 zuhaitz dituzte. Zenbat zuhaitz ditu bakoitzak?

Eguberrietako kanpainan, Albertok bost aldiz triziklo gehiago saldu ditu bizikleta baino. Guztien artean 68 gurpil bazituzten, zenbat saldu zituen mota bakoitzetik?

Patxik 168 filmeko bilduma bat du; Anderrek dituen filmen bikoitza baino 42 gehiago dira. Zenbat film ditu Anderrek?

Haztegi batean, behiak eta oiloak daude, eta hiru aldiz behi gehiago daude oilo baino. Mota bakoitzeko zenbat animalia daude, baldin eta 6300 hanka badaude guztira?

Erreserba bateko ostruka eta zebren artean,80 buru eta 220 hanka daude. Kalkulatu zenbat ostruka eta zenbat zebra dauden erreserban?