Oharrak
Beasaingo lurralde historikoa (Lemniskata)
Beasaingo mapa toponimikoan 34 mendi edo gailur ageri dira; zerrenda hori oinarritzat hartuta, hiru gailur kendu eta beste bat gehitu egin beharko litzateke .
Altzorbegaña Beasaingo mugetatik kanpo dago, Izazpirantz igotzen den mendilerroan, Ezkio-Itsasoko lurretan, Matxinbentatik igarotzen den Ibaieder ibaiaren beste aldean.
Maramendiri dagokionez, nahiz eta agidanez Beasaingo mugen barruan egon, eremu horretan ez dago gailurrik.
Pagorriagako tontorra mugarri bat besterik ez da, ez gailur bat.
.
Galardi gailurra, berriz, ez da mapan ageri, beraz, azken zerrenda 32 gailurrekoa izango litzateke.
.- Errezkarate, Itola, Kukarre eta Pagorriaga mendiak, soil-soilik Beasaingo mapa toponimikoan agertzen dira, eta Aiztar eta Biruin, berriz, mapa toponimikoan ez ezik, Mendikaten ere bai .
.- Lakizarko muino apala mapa guztietan agertzen da, Mendikaten izan ezik.
Mendien izenak direla eta, aldaketa batzuk ere badaude:
.- Tomas Salazar-en mapan Antxintxurdi Egurtzakogaña izenarekin agertzen da.
.- Arrapaitz, Basaburu, Udakorriaga eta Urresparatz/Eizeata, bai Tomas Salazarrek, bai Jose Zufiaurrek, Eizeta, Aierdi, Iruierrieta eta Odetagoena izenez jasotzen dituzte, hurrenez hurren .
.- Moteko Punta mapa guztietan agertzen da, Motea izendatzen duen mapa toponimikoan izan ezik.
.- Zaratemendi Mendikaten bakarrik agertzen da izen horrekin, gainerakoetan Zarate bezala jaso dute.