Biruin.- Asti, Lupezketa eta Pagobakar gailurrekin batera, mendilerro bat osatzen du Usurbetik mendebaldera. Pinu landatu berriak dituen gailurra da, baina oso lurzoru zikina duena, sasiz eta otez betea. Hemen aipatzen ari garen mendia Pagobakar eta Lupezketa tontorren artean egongo litzateke, Pagobakarretik 400 bat metrora ekialdera, eta Lupezketatik 350 bat metrora mendebaldera. Bertaratzeko modurik errazena, Agortako mendi-lepotik joatea izango litzateke; mendi-lepo horretan, Beasainmendiko jaia ospatzen da iraileko lehen asteburuan.
Biruin Ihurretik
Biruin Urritxipitik