Lupezketa.- Honako gailur garbi eta ireki hau, Pagobakar mendilerroaren mendebaldean dago. Tontor horretan, burdin hesi batez inguratuta, hilarri batzuk daude, segur aski mendebaldeko hegalean dagoen Lupezketa baserriko bizilagunenak. Hara iristeko modurik erosoena Agortako lepotik joatea izango litzateke.