Mallutz.- Mendi-tontor hau pinudi baten erdian dago; iparraldetik hegoaldera doan mendilerroan, Murumenditik Usurbera bitartean, zenbait gailur topatuko ditugu, eta hemen aipatzen duguna horietan bigarrena izango litzateke Agortako mendi-lepotik abiatuta iparraldera, hegoaldean Zormendi eta iparraldean Urreparatz/Eizeata dituela. Mendebaldeko hegaletik Garinera eramango gaituen bide bat ateratzen da, baita Arriarango urtegia urez hornitzen duten zenbait errekasto ere. Ekialdeko hegalean, aldiz, Mariaratz erreka sortzen da, Ordizia eta Beasain arteko mugak zehaztuz.
Mallutz Urritxipitik
Mallutz Idoiagatik
Mallutz Errobizabaldik