Errobizabal.- Mendebaldean, Beasaingo, Ezkio-Itsasoko eta Ormaiztegiko udalerrien arteko mugetan, mendilerro bat jaisten da iparraldetik hegoaldera, Kizkitzako ermitatik Ormaiztegiko herriraino. Errobizabal tontor hau da muga horiek zehazten dituzten hiru mendietatik iparralderago dagoena. Pinudi garbi baten erdian dago, erpin geodesiko eta guzti, iparraldean Mendiguren baserria duela eta hegoaldean Urteaga baserria.