Aizpuru.- Gailur hau mendebaldean dago, Ezkio/Itsasoko eta Beasaingo udalerrien arteko mugan, Kizkitzako Ama Birjinaren ermita (Kulturweb) dagoen gailurretik Ormaiztegiko herriraino jaisten den mendilerroan. Aizpuru mendi honek Estradamusuko gailurra eta Arane baserria ditu hegoaldean, eta Errobizabal gailurra eta Urteaga baserria iparraldean.