Estradamusu.- Lehen aipatutako Errobizabal eta Aizpururekin batera osatzen duen mendilerroan, hegoalderago dagoen gailurra da, Beasaingo udalerriko mendebaldean, Ormaiztegiko mugan kasu honetan. Hiruretan garaiera txikiena duen gailurra da, tontorra bidearen ondoan duela, eta bi udalerriak mugatzen dituen mugarria da, hain zuzen, tontor horren erreferentzia-puntu nagusia. 200 metro iparralderago, Arane baserria dago, iturri eta guzti. Gailur honetara joateko biderik ohikoena Ormaiztegitik bertatik abiatzea da, edo, bestela, Arriaran eta Salbatore artean, Irubide etxearen ondoko bidetik igotzea.