Zaratemendi.- Beasaingo udalerriaren ipar-ekialdeko muturrean, Murumendiko mendigunearen barruan, mendi-gailur txiki hau Domingoko eta Zarateko mendi-lepoen gainean dago. Gailurra iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen banalerroak zenbait mugarrirekin bereizten ditu Beasaingo eta Itsasondoko lurrak. Domingoko edo Domikoko lepoan Domikoko mugarria delakoa dago, metro eta erdiko garaiera duen 40 cm-ko monolito karratua, Beasaingo, Bidania-Goiatzeko, Beizamako eta Itsasondoko udalerriak bat egiten duten gunean. Mendi honetara, edo Murumenditik jaitsiz joan daiteke, Atxipimendiren ondotik igarotzen den bidetik, edo Albizturko Santa Marina auzotik (wikipedia) bestela. Interesgarria da Jose Zufiaurre Goiaren eta Joseba Alonso Arratibelen “Beasaingo mugak” esteka, 2010ean argitaratutakoa Beasaingo mugarriei buruz.
Domikoko mugarria
Zaratemendi Pagorriagako Gainetik