Galardi.- Lazkaibarko (Beasain) eta Senpereko (Lazkao) auzoen artean, Beasaingo mendietan baxuena dago, Galardi, 222 metroko garaierarekin. Gailurrean dauden mugarriek adierazten duten bezala, mendi honek Beasaingo, Lazkaoko eta Ordiziako herriak mugatzen ditu. N-1 errepideko bi tunelek alderik alde zeharkatzen dute. Herriguneetatik oso hurbil dagoenez, inolako zailtasunik gabe igo daiteke tontorrera.