Murutxiki.- Pagadiz betetako gailur honen iparraldeko isurialdean, Erroitz erreka sortzen den lekutik gertu, Dama Zuloa izena duen haitzuloa dago: Mari, Murumendiko Dama (buscoaimanol). Murumendiko damaren tradizioak eta mitologiak dioenez, egun ekaiztsuetan irteten omen zen Anboton, Aralarren eta Aizkorrin omen zituen beste bizilekuetara joateko. Murutxiki hau Murumendiren hego-mendebaldean dago, Arrapaitz mendiko tontorretik 200 metrora.