Lakizar.-Bai gailur hau eta bai Galardikoa ere, hirigunetik oso gertu daude, kasu honetan Ugartemendi auzoaren gainean, eta izen bereko ur-biltegia du bere iparraldeko hegalean. Tontor hau Aierdi baserriko teilatuen gain-gainean dago; gunerik garaienean, lau zuhaitz eta linea elektrikoko dorre bat dituen mendi muino bat da. Basaburu mendiaren kasuan bezala, gailurrera hurbiltzeko aukerarik onena Ugartemendi auzotik igotzea izango litzateke.