Ekoneta.- Pinudi zikin samar bat da, Murumenditik ipar-mendebaldera 1,2 kilometrora eta Pagorriagako Gaina tontorretik hegoaldera 450 bat metrora dagoena. Hego-mendebaldeko hegaletik Erroitz erreka igarotzen da, eta iparraldeko hegaletik, berriz, Agorta erreka Egurrola ibaiarekin elkartzen da, azken honek bere urak Ibai-Eder urtegira isuri aurretik. Gailurrera iristeko aukerarik onena, Pagorriaga baserritik abiatu eta hegoaldeko hegaletik igotzea izango litzateke.