Itola.- Pagobakar mendilerroa osatze duten mendien hego-mendebaldean dago mendi txiki hau; mugarri batek adierazten du mendiaren gailurra. Arriarango araztegitik Lupezketako lepora igotzen den pistatik joan daiteke bertara. Araztegi horretatik 700 bat metrora, 100 bat metro eskuinera desbideratu behar da gailurrera iristeko.