Txoritegi.- Mendi-gailur hau, 1929. urtera arte udalerri independentea izan zen Astigarreta auzoaren ipar-mendebaldean dago. Tontorrera hurbiltzeko biderik ohikoenak honako bi hauek dira: Mandubiko mendatetik abiatuz gero, San Gregorio Magnoren (Wikipedia) baselizatik igaro eta Aiztarriako lepora iritsiko gara, Txoritegi eta Aiztar mendiak bereizten dituena; edo Larrarteko bordatik bestela, Txoritegi eta Portamosegi bereizten dituen Portamosegiko lepora iristeko.