Atxipimendi.- Gaztelaniaz Murumendiko Muela (hagina) esaten zaion tontor harritsu hau, Murumendiko gailurretik 450 bat metrora dago, ipar-mendebaldera. Mendi tontor interesgarri honetatik panoramika ederrak ikus daitezke: Izarraizko eta Hernioko mendiguneak, kostaldea, Illaun, Izazpi edota Txarabeltz mendiak, etab. Hara iristeko biderik ohikoena Murumendiko gailurrera igotzeko bideetatik joatea izaten da, gero iparralderantz jaisteko edo Santa Marina auzoraino (Albiztur) (Euskadi.eus) doan bidetik Murumendi inguratzeko, honen gailurrera igo gabe.