Pagobakar.- Usurbe mendiaren mendebaldean, Pagobakar dago, izen bereko mendilerroko gailurrik garaiena; mendilerro horretako tontorrak dira, halaber, Asti, Biruin eta Lupezketa mendiak ere. Mendiaren hegoaldeko hegalean, Pagobakar eta Usurbe mendien arteko sakanean, Unaga erreka sortzen da; erreka honek, Loinazko San Martinen basilikara iristean, basilikak bezala San Martin izena hartzen du, bere urak Oria ibaian isuri aurretik. Agortako lepotik, kilometro bakar bat egin beharko dugu tontorrera heltzeko; ipar-ekialdeko hegalean pinudia bota dutenez, hegal horretatik erraz iritsi ahal izango gara goiko gailurrera.
Pagobakar Ihurretik
Pagobakar Urritxipitik