Usurbe mendiaren mendebaldean dagoen mendilerro bateko mendia da, non Pagobakar den gailurrik altuena; azken mendi honetatik 600 bat metrora dago, hego-mendebaldean, Asti mendiaren gailurra; Biruingo eta Lupezketako tontorrek osatzen dute, aurreko bi horiekin batera, mendilerro hori. Mendi honen mendebaldeko hegalean, Zabalondo ibaia sortzen da, bere urak Arriaranen isurtzen dituena, eta hegoaldekoan, berriz, Asti ibaia jaisten da, gero Unagarekin bat egin eta Loinazko San Martinen basilikaren (Kulturweb) ondotik igarotzeko. Gailurrera iristeko modurik erosoena Agorta lepotik joatea izango litzateke; beste bi aukera ere badaude: Loinazko Andre Mariaren ermitaren ondotik igotzea, edo Arriarango auzotik bestela.
Asti Ihurretik