Ikasturte amaieraren inguruan ohar batzuk eman nahi dizkizuegu:
Irakasleak ekainaren 27ra arte, goizez, ikastolan egongo dira.
Idazkaritza uztailaren 11ra arte irekita egongo da, goizeko 8etatik 14ak arte.
Abian da Mugaz.eus ekimenaren hirugarren edizioa.
Sei egunez, euskaraz 24 orduz bizitzeko aukera izango dute Lauaxeta, Bentades eta Larramendiko ikasle talde batek, Mungialdea ezagutuz eta euskal kulturarekin harremana landuz.
Kanpamentu ibiltaria igandean abiatu zen Mungiatik eta inguruko herrietan hainbat ekintza egin ostean, ostiralean helduko dira helmugara.
Autonomia eta talde lana indartuz, hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute, beti ere euskara erdigunean jarriz.
Maiatzaren 28tik 31ra, gazteek ikasturtean landutako hainbat STEAM proiektu ikusteko aukera izan genuen Bilboko Areatzan ospatutako Zientzia Azokan.
DBH1eko ikasle talde batek, listor asiatikoari buruzko proiektua aurkeztu eta DBH1-2 kategorian irabazle izan ziren! Zorionak!
Proiektua eta bizipenei buruz gehiago jakin nahi? Entzun podcastak Spotify-n, labur.eus/ZientziaAzoka estekaren bitartez.
2025eko Ipuin, Ilustrazio, Iritzi-artikulu eta Podcast lehiaketako sariak banatu zituzten Mungiako Udaleko ordezkariek ekainaren 3an.
Deiene Gil Etxegarai (ipuina), Maddi Agirre Elgezabal eta Noa Garay Hernandezen (ilustrazioa) "Arrosaren jatorria" lanak LHko konbinatua saria irabazi zuen.
Aiara García Gallego eta Olalla Gómez Magadanen "Euskal Baladak" lanak Podcasta saria irabazi zuen.
Lan ederra, zorionak guztioi!
Zumaiako Zumaiena ikastola Ikastolen Mugimenduko 115. Ikastola da, ekainaren 12an ospatutako Ikastolen Batzar Orokorrean onartu ostean.
Ikastolen Elkarteak azken hiru urteetako matrikulazio prozesuen balorazio oso kritikoa egiten du.
LH6ko gurasoek heziketa afektibo-sexualari buruzko tailer batean parte hartu zuten. Sexologoak, aurretik seme-alabekin izandako saioetan oinarrituta, zalantzak argitzeko tresnak eta gurasoek etxean sexu-heziketa lantzeko orientabideak eskaini zituen.
Udaran familiek euskaraz kanta, dantza, jolas eta gozatzeko hamaika baliabide eskura dezaten haurrekin jardunean arituz, ARITUZ euskarria eguneratu berri dugu.
Maiatza hasieran ospatutako Piztu jakinmina ikastolen elkarteko topaketetan egon ginen.
Topaketa hauetan, Jardunaldi Pedagogikoetan azpimarratutako Pertsona-ereduaren bi bereizgarriekin —barne sendotasuna eta erabakitzaile-ekintzaile izaera— lotura duten praktika arrakastatsuak ezagutzeko aukera izan genuen. Gainera, Ikastolen Elkarteak garatzen ari den tutoretza plan integralaren oinarriak ere aurkeztu ziren, orientazio eta tutoretzaren esparruan sakontzeko helburuarekin.
Maiatzean, Ikastolen irakaskidetza mintegiko kideek gure ikastolan egindako praktiken behaketa egin zuten, DBH1eko diziplinarteko proiektuaren garapena gertutik ezagutuz.
Aipamen berezia egin nahi diegu ikastolako irakaskidetza talde eragileko kideei, bai proiektuaren diseinuan, gelaratzean, nola hausnarketa kolektiboan egindako lanagatik; eta baita proiektu interdiziplinarra gelaratzen lagundu duten irakasleei ere.
Elkarlana, koherentzia pedagogikoa eta berrikuntza oinarri hartuta, ikaskuntza esanguratsua eraikitzen jarraitzen dugu!