Ikastolek ilusioz, baikortasunez eta indar biziberrituz ekin diote ikasturte berriari, hurrengo urteei begira euren buruari jarri dizkioten helburuak lortzeko iparra zehaztuta dutelako, kohesionatuta daudelako eta ekin diotelako biharko ikastolak diseinatzeari, biharko Euskal Herria eraikitzeko. Halaxe adierazi zuen Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artolak, iraila amaieran, Senperen, Ikastolen 2024-25 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldian.
Informazio gehiago web gunean.
Urriaren 11ko Zumin Nazionalean euskararen egoeraren diagnostiko bati buruzko hitzaldi bat izan genuen, non Iñaki Iurrebasok, datuetan oinarrituta, euskararen egoera eta horren zergatiei buruz ditugun hainbat aurreiritziei aztindu bat ematen dion.
Iñaki Iurrebaso ikertzailea da, hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoetan aditua dena. Jarraian egin zioten elkarrizketa labur bat eta izan genuen hitzaldia osorik eskuragarri dituzue.
Mugikortasunaren Europako astea dela eta, auto bako eguna ospatu genuen irailean Mungiako beste hezkuntza zentroekin batera. Oinez Busa ekimenaren baitan, HH eta LHko ikasleak oinez joan ziren Mungiara.
EKIMAKER proiektuari ekin diogu beste urte batez ikastolan, LH3 eta DBH3 mailako ikasleen lankidetzarekin.
Testuinguru teknologikoetan murgilduta, gaztetxoengan ekintzailetza-jarrera sustatzea du helburu proiektu honek, heziketa maila ezberdinen arteko elkarlana oinarritzat hartuz.
Informazio gehiago gure ikasleen Larramendi Report aldizkari digitalean.
Prentsako ikasleek Larramendi Report proiektuaren nondik norakoak aurkezteko prentsaurrekoa egin dute.
Aldizkari digital horren bidez, ikastolako eta gertuko gertakarien berri ematen dute. Azpimarratu dute horretarako guztien laguntza behar dutela, eta parte hartzera deitu dute ikastolako komunitate osoa.
Informazio gehiago DBH3-4ko ikasleen Larramendi Report aldizkari digitalean.
Larramendi Ikastolak STEM School Label Proficient maila lortu berri du. Errekonozimendu honek STEM arloetan (zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematikak) eginiko lanari merezitako aitortza egiten dio.
Ikas-irakaskuntza praktika berritzaile eta eraginkorrak diagnostikatzen laguntzeko, aitortzeko eta bikaintasuna bultzatzeko ekimena da.
Ikasturte hasierarekin batera, ikastolako bazkide berriekin elkartu ziren Artezkaritza Kontseiluko eta Zuzendaritzako kideak. Ikastolarekin izandako lehen harremanaren inguruan galdetu zitzaien eta Ikastola Ereduari buruz hitz egin zuten, besteak beste.
Larramendi Ikastolak urteak daramatza ingurugiroaren aldeko ekimenetan burubelarri.
Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren alde hartutako bidearen baitan, kontsumitzen dugun energiaren zati handi bat hornituko duten eguzki plaka berriak jarri ditugu hainbat eraikinetan.
Kontsumo arduratsu eta jasangarri baten aldeko beste pausu bat eman dugu.