Oharrak

Ikasturte amaieraren inguruan ohar batzuk eman nahi dizkizuegu:

  • Irakasleak ekainaren 28ra arte, goizez, ikastolan egongo dira.

  • Idazkaritza uztailaren 15era arte irekita egongo da, goizeko 8etatik 14ak arte.

  • Ekainaren 29an eta 30ean ikastola itxita egongo da.

  • Uztailaren erdialderako liburuen inguruko informazioa bidaliko zaizue eskaerak Alexia bidez egin ahal izateko.

Ez Ohiko Batzar Orokorra

Ekainaren 16an Ez Ohiko Batzar Orokorra burutu genuen.

Honako gaiak landu eta onartu ziren: jantokiko zerbitzuaren berrantolaketa eta bertako ereduaren eraldaketa Askora proiektuaren bidez, auzolan sistema berria, ikastolako laguntza sistema, 2022/23 ikasturteko aurrekontuak eta LIKT eta ikastolaren arteko akordioa. Horretaz gain, familien eta ikasleen asebetetze galdetegien emaitzak ere aurkeztu ziren.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

Izaro Bilbao eta Emile Zabala ikasleak maiatzaren 28an Larrabetzun ospatutako Bizkaiko eskolarteko txapelketan sarituak izan ziren.

Izarok bat bateko Bizkaiko eskolarteko txapela jantzi zuen eta ️Emilek 2.saria eskuratu zuen LH6 mailako bertso idatzien kategorian.

Gora gure ikasle bertsolariak!

Zientzia Azoka

Ekainaren 2tik 5era bitarte, gazteek ikasturtean landutako 200 STEAM proiektu ikusteko aukera izan genuen Bilboko Areatzan ospatutako Zientzia Azokan.

DBH1eko ikasleek Landareak Artizarrean eta Zubiak proiektuen inguruan egindako ikerketak plazaratu zituzten.

Azokaren ostean, eurekin hitz egiteko aukera izan genuen. Elkarrizketa osoa gure web gunean.

El canto del Abismo

Pasa den astean, SM editorialekoak eta Jordi Sierra i Fabra Fundaziokoak ikastolan egon ziren, Sare Cadaval ikasleari Gazteetzako Jordi Sierra i Fabra literatura saria ematera etorrita.

Saritutako liburua ere aurkeztu zuten eta Sarek lehen aleak sinatu zituen.

Liburua eskuragai dago liburutegietan.

Esataritza eta Erreportaje sariak

2022ko Ipuin, erreportaje, esataritza, mikroipuin eta ilustrazio lehiaketetako sariak banatu zituzten Mungiako Udaleko ordezkariek ekainaren 10ean.

Laia Larrazabal Bilbaoren "Maitasuna besterik ez" lanak jaso du Esataritza-saio saria, liburuko pasarte baten deklamazio bikainari esker.

Maddi Urrejola Torrontegiren "Torrecillatik Zamudiora" lanak jaso du Erreportaje saria.

Zorionak bikote!

Ikasle ohien eguna

275 ikasle ohi elkartu ginen maiatzaren 28an ospatutako ikasle ohi egunean. Gelakideak elkartu, ikasle garaiko oroitzapenak gogora ekarri eta ikastolako aldaketak ezagutzeko aukera izan genuen.

Ikastolako jaia

Bi urteko geldialdiaren ostean, pasa den larunbatean ikastolako jaia ospatu genuen. Bat eginik proiektuko ikasleak izan ziren omenduak eta beraiek eman zieten hasiera jaiari.

UDA ONA PASA!