Ikastolako ikasleek eta langileek tximeleten oasia sortu dugu.
Horretarako, tximeletak erakartzen dituzten landare barietatea landatu dugu, kolorez eta usainez betetako espazio bizia sortuz. Landare hauek beldar zein helduentzako jaki izango dira, eta horri esker, ziklo natural osoa behatzeko aukera izango dugu.
Proiektu honen bidez, naturarekiko harremana sendotu, biodibertsitatea sustatu eta ingurunea zaintzearen garrantziaz kontzientziatu nahi dugu.
Guztion artean, bizidunez beteriko tximeleten oasia erakintzen ari gara, eta oraindik ere hazi eta hegan egiteko asko du!
Apirilaren 8an, ikasturte honetako bigarren guraso ordezkarien bilera egin genuen.
Oraingoan, pantailen erabilerari buruz hausnartu eta hitz egin zen. Besteak beste, erabilera motak sailkatzeko dinamika bat egin zen, DigComp marko europarra aurkeztu zen eta gure ikastolan teknologiaren erabilerari buruzko egungo egoera eta planteamenduak azaldu ziren.
Gurasoen ekarpen interesgarriak jaso ziren, eta hainbat proposamen ere egin ziren ikasleen ongizate digitala sustatzeko.
Apirilaren 4an Gurot lehiaketako finala ospatu zen San Mameseko "Geuria" aretoan. Bertan, Mungiako bi talde izan ziren ordezkari. Gure ikasleez osatutako talde irabazleak sari bikaina lortu zuen: Port Aventurarako bidaia hiru lagunentzako!
Bigarren taldea ere ez zen esku-hutsik bueltatu: ZEID jaialdirako bi sarrera jaso zituzten, baita talde irabazleko kideek ere.
Zorionak parte hartu duten ikasleei eta horretara animatu dituzten tutoreei ere!
Martxoan, Orientazio Topekaeten III.Jardunaldia antolatu genuen ikastolan eta aurreko edizioetan bezala, hainbat guraso eta ikasle ohi profesionalek hartu zuten parte.
DBH4.mailako ikastolako ikasleei beren prestakuntza eta lanbide aukeraketan laguntzako, profesionalekin harreman zuzenean jarri genituen, ikaskuntza eta lanbideen aniztasuna erakusteko asmoz.
Dinamika honen bidez, gazteek ikasketa eta lanbideei buruz dituzten zalantzak eta kezkak argitzeko aukera izan zuten.
Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek Azoka Solidarioa antolatu zuten Hobetu dezakegu gure bizitza gaiaren lanketan.
Izan ere, askotariko arrazoiengatik egoera ahulean bizi diren pertsonen beharrak asetzeko, ezinbestekoa da guztion inplikazioa.
Hori dela eta, martxoaren 8an Mungiako plazan egon ziren eta bildutako dirua Mungialdeko Gurutze Gorriari bideratu zaio, inguruan dauden beharrizanak asetzen laguntzeko.
Eskerrik asko guztioi!
Aurten inauteriak koloreen inguruan ospatu genituen, egun koloretxua eta alaia!
Arratsaldean, zirkuko ikuskizun zoragarriaz gozatu genuen.
Martxoaren 8aren harira, ikastolako etapa ezberdinei begirako zenbait aktibitate eta proposamen didaktiko antolatu genituen.
Txikitatik hezkidetza lantzen, txikitatik berdintasunean hezten!