Guraso ordezkarien bilera

Apirilean ikasturte honetako gelako guraso ordezkarien bigarren batzarra izan genuen.

Euskal Hezkuntza Sistemak bere baitan jaso behar dituen oinarriak biltzen dituen BIHAR endekalogoaren gogoeta prozesuarekin hasi ginen, besteak beste.

Guraso eskola

Martxoa eta apirilean 3-6 urteko familientzako formazio zikloa antolatu genuen FID zentroarekin elkarlanean.

Hilabete honetan, ikasturteko azken guraso eskola burutu dugu LH6 eta DBH1-2 mailetako gurasoei zuzenduta.

Datorren ikasturtean ere adin tarte ezberdinei zuzedutako guraso eskolak antolatzen jarraituko dugu.

Iluntze astronomikoa

Ekainaren 3an, ostirala, behaketa astronomikoko iluntze bat egiteko asmoa dugu ikastolako zelaietan.

Astronomiari buruz jakin-mina baduzu, ez izan zalantzarik eta etorri zaitez!

Aldaketarik ezean, ekainaren 3an elkartuko gara, 21:30tan.

Informazio gehiago gure web gunean.

Ez Ohiko Batzar Orokorra

Ikasturtea amaitu baino lehen, Ez Ohiko Batzar Orokorra ospatuko dugu ikastolan.

Beste gai batzuen artean Larramendi Kirola Taldearen akordioa, jantokiko zerbitzua, asebetetze galdetegietako emaitzak eta txanden antolaketa berria aurkeztu eta bozkatuko dira.

Zerbitzu berria

Ikastolan zerbitzu berria jarri dugu martxan: umeen zaintza eta eskola laguntza.

Lan poltsa hau, batik bat batxilergoa amaitu berri duten ikasle ohiekin eratu dugu.

Zerbitzu honetan izena eman nahi izanez gero, bete galdetegia.

Urtxintxako musika-edukia

Ikaselkarrek Haur Hezkuntzako Urtxintxa proiektuaren baitan sortutako abesti guztiak modu irekian entzungai jarri ditu, familiek ere erabil ditzaten.

Hala, aurrerantzean Urtxintxako musika-eduki osoa plataforma digital ezagunenetan aurkituko dugu.

Egunean Behin lehiaketako denboraldi honetako irabazleak Giputze (puntuazio altuena) eta Basaras (zozketa bidez) dira. Zorionak bioi!

Oparia jasotzeko jarri harremanetan ikastolarekin.

Larramendi ikastolak energia berdearen eta kooperatibismoaren aldeko apustua egin eta Goiener kooperatiba elektrikoarekin sinatu du akordioa.

Maiatzaren 29an ospatuko da Abusu ikastolak antolatuko duen Ibilaldiaren 40.edizioa.

Arabako 8 ikastolek batera antolatuko dute ekainaren 19an ospatuko den Araba Euskaraz jaia.

2 urteko geldialdiaren ostean, ekainaren 18an ospatuko dugu ikastolako jaia.

Ikastolako arropa korporatiboa atera dugu. Eskaria egin duzuenok, Artza Kirol Moda dendatik pasa zaitezkete.