Ikasketa bidaia

DBHko 4.mailako ikasleak, urtarrilaren 13tik 22ra bitartean, erdialdeko Europan barrena ibili ziren ikasketa bidaian. 

10 egunetan zehar, Paris, Brujas, Luxemburgo eta Estrasburgo bezalako hiriak bisitatzeko aukera izan zuten.

Parisko Louvre museoa, Notre Dame katedrala, Eiffel dorrea, auzo latinoa, Estrasburgoko katedral Gotikoa eta Titisse lakuaz gozatzeko aukera izan zuten, besteak beste.

Batzar Orokorra

Urtarrilaren 26an Larramendi Ikastola Kooperatibaren Ohiko Batzar Orokorra burutu genuen. 

2021-22 eta 2022-23 ikasturteetako helburu pedagogikoak eta datu ekonomikoak aztertzeaz gain, DBH3 eta 4ko espazio berrien berri ere eman zen. 

Hezkuntza Legeari dagokionez, kezkatzen gaituzten gaiak ere jorratu ziren.

Amaitzeko, Artezkaritza Kontseiluaren berritze partziala eta Zaintza Batzordearen berri osoa egin zen.

Guraso eskola

Otsailean ikasturte honetako lehen formazio zikloa antolatu genuen FID zentroarekin elkarlanean. 0-2 urteko familientzako formazio ziklo honetan, lehenengo haurtzaroarekin zerikusia duten gaien inguruan formatu eta hausnartzeko elkargunea eskaini genuen.  

Ikasturtean zehar familia gehiagori zuzendutako formazio zikloak antolatzea da asmoa.

EHI topaketak

Otsailean zehar bi topaketa antolatu ditu Ikastolen Elkarteak, Hezkuntza Zerbitzu Publikoa eta Segregazioa hizketagai hartuta.

Hezkuntza Zerbitzuko Publikoa gaiarekin lotuta, antolaketa, erabakimena, konstratazio prozesu edo finantzazioa bezalako gaiak azaldu zizkiguten.

Segregazioari dagokionez, honi aurre egiteko inguruan martxan dauden ekimenak ezagutarazi zizkiguten.

Gurasoentzako orientazioa

Orientazio zikloekin jarraitzen dugu 2.batxilergoan. Ikasleei banakako informazioa eskaini ostean, gurasoentzako orientazio bilera antolatu genuen. Etorkizuneko  etapen informazio zabala jaso eta zalantzak argitzeko aukera izan dute gure ikasleen gurasoek.

Agate Deuna

Ohitura zaharrak jarraituz, kalera atera ginen Agate Deuna bezperan. Koplak ozen abestuz, makilarekin gogor jo genuen zorua, lurra esna zedin.



Txitxiburduntzi

Sua prestatu eta lagunartean elkarturik, txistorra gozoa jan genuen Txitxiburduntzi egunean.

Inauteriak

Otsaileko ospakizunekin amaitzeko, Inauteri Eguna ospatu genuen ikastolan.


Txoriak eraztuntzen

EA2030en bitartez, txorien eraztunketa egin genuen aurrekoan. Kontu handiz sareen bidez harrapatutako txoriak aztertu genituen eta eraztundu ostean, libre utzi genituen. 

Kutsadura luminikoaren aurka

Zeru izartsuen desagertzea gelarazteko asmoz, kanpo argizteria berriztu dugu ikastolan.