Ikastolen Elkartearen ikasturte hasiera ekitaldia ospatu genuen iraila amaieran.
Euskal Herri osoko ikastoletako ordezkariak bildu ginen Hezkuntza Marko Orokor berria protagonista izan zen ekitaldian.
Informazio gehiago web gunean.
Uda honetan DBH 3 eta 4ko espazioak berriztu ditugu.
Ikaskuntza garatzeko espazio didaktiko hauetan, guztien arteko elkarreragina lantzen da, konfiantza ematen duten espazio eroso eta atsegina sortuz.
Ikasturte hasierarekin batera, ikastolako bazkide berriekin elkartu ziren Artezkaritza Kontseiluko eta Zuzendaritzako kideak. Ikastolarekin izandako lehen harremanaren inguruan galdetu zitzaien eta Ikastola Ereduari buruz hitz egin zuten, besteak beste.
Mugikortasunaren Europako astea dela eta, auto bako eguna ospatu genuen irailean Mungiako beste hezkuntza zentroekin batera. Oinez Busa ekimenaren baitan, HH eta LHko ikasleak oinez joan ziren Mungiara.
DBH1eko ikasleek gau bat pasa dute Arantzako aterpean. Honen helburua talde kohesioa eta gaitasun sozialak lantzea izan da eta horretarako hainbat ekintza landu dituzte.
San Migel egunean, DBH2ko ikasle eta irakasleak Zumetxagako San Migel jaietara joan ziren. Mungiako beste ikastetxeetako ikasleekin batera, hainbat euskal jolasetan parte hartu zuten.
Energiaren Euskal Erakundeak antolatutako "Industria Erronka" STEAM proiektu berrian, Batxilergo teknologikoko ikaseak enpresekin elkalanean arituko dira, hauek ezagutzeko bisitak eginez.