Oharrak

Ikasturte amaieraren inguruan ohar batzuk eman nahi dizkizuegu:

Bitartekaritza programa

Lehen Hezkuntzako 5.mailatik Batxilergoko 2. mailara arteko ikasleak Bitartekaritza Programan parte hartu dute lehenengo urtez. Bertan, bizikidetzarako hainbat gaitasun landu dituzte, eta, horrela, garapen pertsonal eta sozialeko prozesuan, bizitzako egoerei buruzko gatazkak kudeatzen ikasi dute.

Lehenengo urtearen balorazioa egiteko Ikasle bitartekariak eta Bizikidetza arduradunak elkarrizketatu ditugu.

Ez Ohiko Batzar Orokorra

Atzo Ez Ohiko Batzar Orokorra burutu genuen.

Honako gaiak landu ziren: 2022-23ko ikasturteari dagokion hezkuntza deskargua, ASKORAren lanari buruzko deskargua (jantokiko eta eguerdiko zaintzaren diagnosia eta aholkularitza), Familien eta ikasleen asebetetze inkesten emaitzak, 2023-24 ikasturteari dagokion aurrekontuen aurkezpena eta horri dagokion kuotaren onarpena.

STEM School Label

Larramendi Ikastolak STEM School Label Competent maila lortu berri du. Errekonozimendu honek azken urteetan STEM arloetan (zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematikak) eginiko lanari merezitako aitortza egiten dio. Hurrengo maila eskuratzeko lanean jarraitzen dugu.

Informazio gehiago gure web gunean.

Zientzia Azoka

Ekainaren 2tik 4ra bitarte, gazteek ikasturtean landutako 200 STEAM proiektu ikusteko aukera izan genuen Bilboko Areatzan ospatutako Zientzia Azokan. Hauek 75 aztertzaileek ebaluatuak izan ziren.

DBH1eko ikasleek Nola haziko lirateke landareak Ceres nanoplanetan eta Astizarran? eta Euskal Herriko harriak katalogatzeko gako dikotomiko digitala proiektuak aurkeztu zituzten.

DBH2ko ikasleek Biorremediazioa: algak negutegi-efektua murrizteko akuilu, Etxean egindako kremak eta ElektroQuizz proiektuen inguruko ikerketak plazaratu zituzten.

Erreportaje eta Antzerpen laburra sariak

2023ko Ipuin, erreportaje, esataritza, mikroipuin, ilustrazio eta antzezpen laburra lehiaketetako sariak banatu zituzten Mungiako Udaleko ordezkariek ekainaren 8an.

Izaro Pascual Caballeroren "Zoriona diruaren gauza al da?" lanak Erreportaje saria irabazi du.

Ane Aginaga Iturregi, Martina Sanz Barrenetxea eta Maddi Urrutia Urrutiaren "Errenta" lanak Antzezpen laburra saria irabazi du.

Lan ederra, zorionak laukote!

Mugaz.eus ekimena

Gaur amaitu da Mugaz.eus ekimenaren lehen edizioa.

Bost egunez, euskaraz 24 orduz bizitzeko aukera  izan dute Lauaxeta, Bentades eta Larramendiko ikasle talde batek, Mungialdea ezagutuz eta euskal kulturarekin harremana landuz. 

Kanpamentu ibiltaria aste osoan zehar ibili da Mungia eta inguruko herrietatik. Autonomia eta talde lana indartuz, hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izan dute, beti ere euskara erdigunean jarriz.

Nekane Artola, EHIko lehendakari berria

14 urteren ondoren, Koldo Tellitu Mejiak, Ikastolen Elkarteko lehendakari izateari utzi dio eta EHIko Artezkaritza Kontseiluak trantsizioko postuak izendatu ditu 2023ko ekainetik 2024ko ekainera bitarte. 

Artezkaritza Kontseiluak Nekane Artola Labordeta (Pasaia-Lezo Lizeoko ordezkaria) hautatu du EHIko lehendakari. 

Informazio gehiago gure web gunean.

EHIk 2023 Ibilbideari Elkar Saria jaso du

Ibilbideari saria Elkar Fundazioak urtero ematen duen saria da eta haren helburu nagusia euskal kulturari ekarpen aipagarria egin dion talde baten lana nabarmendu eta saritzea. Ibilbide oso bati egiten zaion saritzea da, ez momentu bateko ekarpenari. Aldi berean, talde oso batek egindako lana indartzea du helburu, norbanakoen lorpenen gainetik. 

Urte honetako saritua Ikastolen Elkartea izan da.

Informazio gehiago gure web gunean.

Larramendiko Ortua

Ikasturte honetan 22 kutxa barazki bildu dituzte gure ikasleek. Ikastolako ortutik sukaldera zuzenean, hori bai dela KM0!

Ikastolako Jaia

Pasa den larunbatean ikastolako jaia ospatu genuen. Ikasturte honetan jubilatutako irakasleak izan ziren omenduak eta beraiek eman zieten hasiera jaiari.

UDA ONA PASA!