Larramendiko ikasle Sare Cadaval Flemingek Jordi Sierra i Fabra literatur saria irabazi du, `El canto del abismo´ lanagatik. Sari hori irabazi duen idazle gazteena da. Hau bere bigarren eleberria da.
Elkarrizketa egiteko aukera izan dugu.
DBH2ko ikasleek Miren Agur Meaberen `Urtebete Itsasargian´ liburua irakurri dute Ipuin Tailerra ikasgaian. Idazleak ikastolara egindako bisitan, libururuaz eta orokorrean bere ibilbideaz galdetzeko aukera izan zuten. Izan ere, orain dela gutxi Espainiako Poesia Saria irabazi du. Zorionak!
San Blas eguna ospatzeko, San Blas opil gozoak egin zituzten Haur Hezkuntzako ikasleek.
Ohitura zaharrak jarraituz, kalera atera ginen Agate Deuna bezperan. Koplak ozen abestuz, makilarekin gogor jo genuen zorua, lurra esna zedin.
Marie Curie izena denoi egiten zaigu ezaguna. Baina bere aurretik eta ondoren, emakume ugari igaro dira zientziaren alorretik, inolako aitortzarik gabe.
Emakume horietaz gehiago jakin eta zientzia emakumeen kontua ere badela aldarrikatzeko, hainbat ekintza egin genituen Lehen Hezkuntzan.
Orientazio zikloekin jarraitzen dugu 2.batxilergoan. Ikasleei banakako informazioa eskaini ostean, gurasoentzako orientazio bilera antolatu genuen.
Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen aldeko elkarretaratzeak egingo dira martxoaren 4an.