Maite Arias-en elkarrizketa

Maite Arias irakaslearen azken egunak izan dira Larramendi Ikastolan. Bere esperientzia eta bizipenak gertutik ezagutzeko, elkarrizketa bat egiteko aukera izan dugu.


Horrez gain, bere azken eguna nolakoa izan zen ikusteko, YouTube-n bideo bat eskuragarri dago.

Guraso ordezkarien bilera

Pasa den astean ikasturte honetako gelako guraso ordezkarien bigarren batzarra izan genuen.


Askorako kideek proiektuaren aurkezpena egin ziguten eta lehentasunak identifikatzeko hainbat dinamika burutu genituen. Horrez gain, Askorak lehenengo hiruhilekoan egindako diagnostikoaren deskargu orokorra egin da: detektatutako behar nagusiak eta momentu honetan aurreikusi diren hobekuntza aldaketak.

Gurasoen orientazioa

Hilabete honetan DBH 4ko gurasoentzako orientazio saioa antolatu da. Bertan, hezkuntza sistemaren antolaketa aurkeztu da. Horrekin batera, DBH amaitu eta ondorengo aukerak adierazi dira, bai eta Batxilergoak Larramendin eskainitzen dituen aukerak eta onurak ere.

Orientazio Topaketak

Hilabete honetan, Orientazio Topaketen I. Jaurdunaldia antolatu da ikastolan eta hainbat guraso eta ikasle ohi profesionalek parte hartu dute. 


DBH 4.mailako ikastolako ikasleei beren prestakuntza eta lanbide aukeraketan laguntzeko, profesionalekin harreman zuzenean jarri ditugu, ikaskuntza eta lanbideen aniztasuna erakusteko asmoz.


Informazio gehiago gure web gunean.

Junior Report Larramendi proiektuaren elkarrizketa

Ikastolako ikasleen irteera profilean jasotako hainbat konpetentzia garatzeko aukera ematen digu martxan jarri berri den Junior Report proiektuak. DBH 3. mailako Prentsa Tailerreko ikasleek kudeatzen duten aldizkari digitala hurbilagotik ezagutzeko, proiektuaren arduradunak diren Itziar Gabikagogeaskoa eta Mikel Ezkurra elkarrizketatu ditugu.

Elkarrizketa osoa gure web gunean.

GUROT lehiaketa

Aurreko ostiralean Gurot lehiaketako finala izan zan San Mameseko "Geuria" aretoan. Bertan, Mungiako bi talde (bata Larramendikoa eta bestea insitututukoa), Getxoko bi, Gernikako bi eta Txorierriko bi egon ziren. Larramendi Ikastolako 3. DBHko Elsa Calleja, Naia Barayazarra eta Elene Elorriaga ikasleak Mungia osoan finalistak izan zirela aipatu beharra dago.  

Euskara lau haizetara


Euskara lau haizetara ikastolara etorri da. Hau dela eta, euskara taldeko ikasleek jolastorduen ekintza ezberdinak antolatu dituzte, irabazleentzat bi sari sorpresa eskainiz. Horrez gain, bi ekitaldi ere egin dira, hala nola Ander Elordui ikasle ohiak Argentinan bizitako esperientziaren kontaketa eta bertso-saioa Jone Larrinaga, Mikel Goiriena eta Xabat Galletebetiaren eskutik.

Martxoak 8

Martxoak 8 dela eta, ikastola morez jantzi zuten bertako ikasle eta irakasleek

Azoka solidarioa

LH6ko ikasleak Mungian egon ziren azoka solidarioan parte hartzen. Horrekin eta ikastolan saltzen egon direnarekin guztira 1.775,94€ lortu dituzte. Irabazitako dirua Mungialdeko Gurutze Gorriarentzat izango da.