Euskaraldia: 11 egun euskaraz

Azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean, Euskaraldiaren hirugarren edizioa izango da. Euskara ulertzen duten 16 urtetik gorakoek, ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial honetan parte hartu ahal izango dute.

Ekimen honetan parte hartzeko, eman izena hemen.

STEAM Sare topaketa

Urriaren 19an, asteazkenean, Batxilergoko zientzietako lehen mailako ikasleek STEAM Sare topaketan parte hartu zuten. Programak gazteei STEM gaien eta lanbideen inguruko irudi errealista eskaini zien, haien bokazio eta aspirazio profesionalak pizteko.

Informazio gehiago gure web gunean.

Forensic Science

Forensic Science STEAM proiektuko saioetan ibili dira Batxilergoko lehen mailako zientzietakoak. Bilboko Arte Ederren museoan gertatutako Chillidaren grabatuaren lapurketa aztertu eta gaizkileak identifikatu behar dituzte. Hartutako aztarnak laborategian aztertu eta egileak identifikatzea da ikasleen erronka.

Zergatik STEAM?

STEAM hezkuntza zientziak, teknologia, ingenieritza, arteak eta matematikak diziplinartean eta ikuspegi praktikoan oinarritutako irakaskuntza-eredua da. Ikasleei etorkizunerako prestatzen dituzten berrikuntzarekin lotutako trebetasunak eta gaitasunak garatzeko aukera ematen die.

Bitartekaritza programa

Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Batxilergoko 2. mailara arteko ikasle bitartekariak aukeratuak izan dira. Ikasle hauek ikastolako egoera gatazkatsuei konponbidea eskaintzeko formakuntza jasotzen ari dira.

Informazio gehiago gure web gunean.

Iluntze astronomikoa

Datorren astean, eguraldiak uzten badigu, behaketa astronomikoko iluntzea antolatuko dugu.

Auzolana martxan

Auzolanaren bidez, ikastolako mantenua hobetzeaz gain, ikastola barruko gurasoen arteko kohesioa landu nahi da.

Auzolanean izena eman eta elkarrekin txanda bat egitera animatzen zaituztegu.

Eman izena galdetegia betez.

Errigora

Beste urte batez, hemen da Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina. Urriaren 23tik azaroaren 11rarte Nafarroako erdialdean eta hegoaldean euskarari bultzada berri bat eman nahi dioten saskiak eskuragarri egongo dira.

Eskatu saskiak eta eman hauspoa euskalgintzari.

Ikusiker

Urtero bezala, DBHko ikasleek, beraien ikus-entzunezkoen kontsumoa, ohiturak eta formatuak ezagutzeko eta horiek identifikatzeko Ikusiker izeneko proiektuan parte hartu dute.


Ikastolak Herriari: Sutan musikala

Pandemia garaian sortutako Ikastolak Herriari izeneko prioektuari jarraipena emango diogu aurten ere eta azaroaren 25ean Bilboko Campos Eliseos Antzokian SUTAN musikala ikusteko aukera izango dugu.

Informazio gehiago gure web gunean.

Loa eta Laia marrazki bizidunak

2 eta 7 urte bitarteko haurrentzako eta familientzako zuendutako marrazki bizidun digitalak dira. Hauek, musikaren bidez euskal kultura, ohiturak eta gizarte hobeago baten aldeko balore unibertsalak sustatzen dituzte.

Informazio gehiago web gunean.