Agurne Barruso, Ikastolen Elkarteko zuzendari berria

Agurne Barruso Lazkano da Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi berria. Urte hasierarekin batera hartu du kargua, eta Jose Luis Sukia ordezkatu du eginkizun horietan. Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseiluak iragan irailean izendatu zuen Barruso zuzendari nagusi, baina beraren eta Sukiaren arteko trantsizio aldi bat egin da udazken honetan, eta, aipatu bezala, urte hasierarekin batera hartu du Ikastolen Elkarteko gidaritza.

Informazio gehiago gure web gunean.

Ikasketa bidaia

DBHko 4.mailako ikasleak, urtarrilaren 12tik 21era bitartean, erdialdeko Europan barrena ibili ziren ikasketa bidaian.

10 egunetan zehar, Paris, Brujar, Luxemburgo eta Estrasburgo bezalako hiriak bisitatzeko aukera izan zuten.

Parisko Louvre Museoa, Notre Dame Katedrala, Eiffel Dorrea, Auzo Latinoa, Estrasburgoko Katedral Gotikoa eta Titisse Lakuaz gozatzeko aukera izan zuten, besteak beste.

Guraso eskola

Urte hasierarekin batera, ikasturte honetako lehen formazio zikloa antolatu genuen FID zentroarekin elkarlanean. 

LH1, 2 eta 3.mailako familientzako formazio ziklo honetan, seme-alaben garapenean laguntzeko tresna ezberdinak eskaini genizkien familiei. 

Eskerrik asko hurbildutako familia guztiei!

Txitxiburduntzi eguna

Sua prestatu eta lagunartean elkarturik, ikasle eta langileek txistorra gozoa jan genuen Txitxiburduntzi egunean.

Agate Deuna eguna

Ohitura zaharrak jarraituz, kalera atera ginen Agate Deuna egunean. Koplak ozen abestuz, makilarekin gogor jo genuen zorua, lurra esna zedin.


Inauteriak

Otsaileko ospakizunekin amaitzeko, Inauteri Eguna ospatu genuen ikastolan.

Industria Erronka

FVEMek (Metal Enpresen Bizkaiko Federazioa) diseinatu eta sustatutako proiektuak STEM bokazioa piztu eta industria gure lurraldeko eragile ekonomikoa izaten jarrai dezan sustatzea du helburu. Horretarako, hainbat ekintza egiten dituzte gure ikasleek. Alde batetik, proiektuaren parte diren enpresak bisitatzen dituzte, haien instalazioak ikusi eta egiten dituzten ekoizpenak, proiektuak eta jarduerak ezagutuz. Bestetik, ikastetxeetan egiten diren topaketetan parte hartzen dute, industriaren errealitatea, jarduera profesionalak eta lanbide profilak ezagutuz. 

Gaurtik aurrera, Larramendi Ikastolak industriarekin eta hezkuntzarekin duen konpromisoaren erakusle den ziurtagiria dauka. 

Larramendi Report

DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek ikastolako eskola-aldizkaria idatzi, editatu eta zuzentzen dute. Larramendi Report du izena, eta astero eguneratzen da inguruko informazioarekin, interesatzen zaizkien gaiei buruzko iritzi-artikuluekin eta haien begietatik egindako elkarrizketekin.

Komunikabide hau Junior Report egunkariak bultzatutako Revista Escolar Digital (RED) izeneko informazio- eta hezkuntza-proiektuaren parte da, eta pentsamendu kritikoa sustatzeko eta ikasleen hizkuntza-gaitasunak lantzeko helburua du, gaur egungo gaietan oinarritutako ikaskuntza-egoeretan oinarrituta.

Jarraian, eskola-idazketak ikasturteko azkenengo asteetan egin dituen artikuluak irakur ditzakezu. Egin klik estekan eduki guztiak ikusteko. Ez galdu!

Primeran plataforma

Euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena, doakoa, denetarikoak eta esklusiboak diren edukiekin osatutako plataforma da PRIMERAN.

Denetariko edukiak aurki ditzakezue bertan, besteak beste, euskal produkzioko eta nazioarteko telesailak, zinea, dokumentalak, kirolak, sukaldaritza, musika eta haurrentzako edukiak. Astero, eduki berriak eta esklusiboak estreinatzen ditu, eta pertsona guztien eskura dago, euskarri desberdinen bidez.