Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko hainbat ekintza egin genituen ikastolan.

Txikitatik hezkidetza lantzen, txikitatik berdintasunean hezten.

Ukrainarrekin elkartasuna

Mungiako Udalak, "Asociación Socio Cultural y de Cooperación al Desarrollo Ucrania - Euskadi" elkartearekin batera, Ukrainari laguntzeko kanpaina antolatu zuen.

Ikastolak ere kanpaina honetan parte hartu zuen eta material kopuru handia jaso genuen. Eskerrik asko guztioi!

Ikastolen VII.batzarra

Gizarteak hezkuntzari egiten dizkion eskaerak aztertu eta haiei erantzuteko, hezkuntza sisteman erreferente izaten eta gizartean eragiten jarraitzeko eta BIHARko munduan ikastolak egoki kokatzeko VII. batzarra prestatzen hasi gara ikastolok.

Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakariaren bisita izan genuen honen nondik norakoak lantzeko.

Azoka solidarioa

Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek Azoka Solidarioa antolatu zuten Hobetu dezakegu gure bizitza gaiaren lanketan.

Pasaden ostiralen Mungiako plazan egon ziren eta 1301,43€ bildu zituzten beharrizana dutenen artea banatzeko.

Eskerrik asko guztioi!

Tipi-tapa... Korrika badator!

Hiru urte luzeren ostean, 6 egun baino ez dira falta euskararen olatuak Euskal Herria har dezan.

Mungialdetik apirilaren 7an pasako da eta Larramendi Ikastolak badu bere kilometroa. Trobika eta Elordigane bitartean hartuko dugu lekukoa, 1782. kilometroan.

Ekin, nork bere HITZEKIN!

Herri Urratsen itzulera

`Itzulera´ lelopean ospatuko da Herri Urratsen 39. edizioa Senpereko lakuan, maiatzaren 8an.

Bideoklipa ikusgai dago.

Ibilaldia Abusu ikastolaren eskutik

Maiatzaren 29an ospatuko da aurtengo Ibilaldia, Bilboko Abusu Ikastolaren eskutik.

Bideoklipa aurkeztu zuten pasaden ostiralean.