Ikasturte amaieraren inguruan ohar batzuk eman nahi dizkizuegu:
Irakasleak ekainaren 28ra arte, goizez, ikastolan egongo dira.
Idazkaritza uztailaren 12ra arte irekita egongo da, goizeko 8etatik 14ak arte.
Ekainaren 13an Ez Ohiko Batzar Orokorra burutu genuen.
Honako gaiak landu ziren: 2023-24 ikasturteari dagokion hezkuntza deskargua, familien eta ikasleen asebetetze inkesten emaitzak, Ikastolen hezkuntza-marko orokorra (Ikastola eredua, pertsona-eredua eta printzipio psikopedagogikoak), urteko kontuen deskargua, 2024-25 ikasturteari dagokion aurrekontuen aurkezpena eta horri dagokion kuotaren onarpena.
Elikation-ek eskola-ekosistemako eragileek elikadurari dagokionez dituzten ohiturak eta jokabideak ulertzea du helburu, euskal gazteek elikadura osasungarria eta jasangarria izan dezaten lagunduko duten estrategia bateratuak taxutu ahal izateko.
Txosten honetan, hainbat ikastetxetako familien erantzunak, ikastolakoak barne, kontutan hartuta landutako txostena ikusi dezakezu.
Ikastolako ikasleek bizikidetza sustatzeko mezuz apaindu zuten ikastola. Albokoari gure eskua eskaintzeko keinua eginez, eskuz betetako bide luzea osatu zuten.
Ekainaren 15ean ikastolako jaia ospatu genuen eta itzela izan zen beste urte batez! Eskerrik asko jaira hurbildu eta ekintzetan parte hartu zenutenei eta nola ez, antolakuntzan ibili ziren guraso, ikasle eta langileei.
2023-24 ikasturteko Liburu Gaztea lehiaketaren Bizkaiko sari banaketa ekitaldia ospatu zen Azkuna Zentroan.
Larramendi Ikastolako Irakurriz Bizi taldeak "Violet Park-en bidetik" liburuari buruz egindako booktrailerra finalisten artean egon zen.
Zorionak laukote!
2024ko Ipuin, Ilustrazio, Iritzi-artikulu eta Podcast lehiaketako sariak banatu zituzten Mungiako Udaleko ordezkariek ekainaren 7an.
Zelai Zaton Iturainen "Esker txarra" lanak ipuin saria irabazi du.
Markel Mintegi Elorduiren "Etsaia ala laguna?" lanak iritzi-artikulua saria irabazi du.
Zorionak bioi!
Ikastolen Ohiko Batzar Nagusian elkartu ginen ekainaren 6an 114 ikastolatako ordezkariak, urteko balantzea egin, kontuak itxi eta hurrengorako aurrekontuak eta planak adosteko.
Horrez gain, ekainaren 22ko VII. Batzarrari begira ere aritu ginen lanean.
Batzar Nagusi hau, gainera, batzar berezia izan zen, urteetan Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusia izan den Jose Luis Sukia agurtzeko, haren lana aitortzeko eta eskertzeko ere erabili genuen eta.
Eskerrik asko, Jose Luis Sukia!
Ikastolen elkartean batzen garen 114 Ikastolok 7. Batzarra egin genuen larunbatean, hurrengo 8-10 urteetako helburuak zehazteko. Hezkuntza eta Kultura, Euskal Curriculuma eta materialgintza, Burujabetza digitala, Hezkuntza Marko Orokorraren beharra, erronka soziodemografikoa eta gizartearen eraldaketa, eta arrisku eta aukera berriak izan genituen aztergai. Gaurtik begiratuta, biharko Euskal Herria hezkuntzatik eraikitzeko unea da.
EHIk landutako oinarrizko proposamen batetik abiatu ginen duela hilabete batzuk, Ikastolok prozesu parte hartzaile baten bitartez aztertu, landu eta guztion proposamenekin hobetu duguna.