Ikasturte hasierako ekitaldia

Ikastolen Elkartearen ikasturte hasiera ekitaldia ospatu genuen aurreko larunbatean Bergaran.

Euskal Herri osoko ikastoletako ordezkariak bildu ginen erronkaz beteriko ikasturteari ongi etorria emateko.

Iluntze astronomikoa

Urriaren 4an, asteartea, behaketa astronomikoko iluntze bat egiteko asmoa dugu ikastolako zelaietan.

Astronomiari buruz jakin-mina baduzu, ez izan zalantzarik eta etorri zaitez!

Aldaketarik ezean, urriaren 4an elkartuko gara, 20:00etan.

Informazio gehiago gure web gunean.

Umeen zaintza eta eskola laguntza

Aurreko ikasturtean umeen zaintza eta eskola laguntza zerbitzua jarri genuen martxan.

Lan poltsa hau, batik bat batxilergoa amaitu berri duten ikasle ohiekin eratu dugu.

Zerbitzu honetan izena eman nahi izanez gero, bete galdetegia.

Umeen zaintzarako laguntzak

14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntza berri hau familia-unitatea osatzen duen gurasoak jaso ahal izango du.

Informazio gehiago hemen.

Dokumentazioa eta eskabide normalizatua hemen.

Ikastolako arropa korporatiboa

Ikastolako arropa korporatiboaren bigarren eskaera masiboa egiteko asmoa dugu.

Eskaera galdetegia betez egin behar da, azkenengo eguna urriaren 9a izanik.

Arroparen kudeaketa Mungiako Artza Kirol Modarekin egiten jarraituko dugu, herriko denden aldeko apustua eginez.

Sehaska egutegia

Urtero bezala SEASKA ikastolen federazioak bere egutegiak kaleratuko ditu, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako ikastolak laguntzeko.

Eskaera egiteko, dokumentu hau bete eta helbide elektronikoz bidali behar da.

Banaketa azaroaren hasieran egingo da.

Kilometroak

Kilometroak jaia urriaren 2an egingo dute Ibarran (Gipuzkoa), eta, Uzturpe ikastolak antolatuta, eredu berria martxan jarriko duten lehen aldia izango da.

Nafarroa Oinez

`Erdian Erein´ lelopean ospatuko da Nafarroa Oinez urriaren 16an, Tafallako Garces de los Fallos ikastolaren eskutik.

Ikasturte berri on!